XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal-Erri'ko ikuspegiz beteak izan bear zuten azken egun aietan gure itxas-kapitanaren begiak.

Ori ikusten da benepein bere asken naiean... Zarautz eta Getari, Arantzazu'ko Andra Mari eta Aizarna'ko Santa Engrazi, Guadalupe, Iziarko Ama...

Illobi bat dago Getari-ko Salbatore eleizan.

Itz oiek irakurtzen dira erderaz bertan: Auxe dezute Elkano'tar Juan Sebastian kapitan famatu izandakoaren illobia; Getari ko semea zan eta Victoria bere itxasontzian munduari lenengoz bira eman.zion gizona izan zan.

Erregutu bere animaren alde.

Baino illobia utsik dago edo ez dago an benepein Elkano'ren ezurrik.

Bere illobia itxaso zabala izan zan.

Itxasoak irauntsi zun kapitan aundiaren gorputza.Itxaso biurtu zan itzasorako jaio zan euskalduna...

1.847'garrenez jaioa izan bear zun Elkano'k.

Loyola'ko Iñaki deuna baino lau urtez zarrago zan ortaz.

Filipinas'ko erriaz nagusituko zan Legazpi 1.500'gnean munduratu zan.

Xabier'ko Prantzizko Deuna berriz 1.506'garrenez etorri zan mundura eta Urdaneta 1.508 gnez...

Artetxek dio egoki eta poliki asko: Guzi oietan zarrena Juan Sebastian izan zan, eta berak iriki zizkien bere abendako gizonei mundu zabaleko bideak .

Mairin Mitchell'ek ek liburu eder eta apaina idatzi digu; euskaldun batek etzun maitasun geiagorik jarriko.

Guk ere gure maitasuna agertu nai erazi diogu idazleari... Bejondeizula!

LOPEZ MENDIZABAL TAR IXAKA

Jorrailla'ren 11 'gnez.arrapatuko ditu larogei urte Lopez-Mendizabal'tar Ixaka'k.

Egun señalagarri au dala-ta, zorion agurka gijoazkio maixu zarrari.

Larogei urte aundi! Eta nolako larogei urte!

Urte oien altsoan zenbat dolore eta zanbat poz-atsegin... Gure erriaren edestia pilplika, abertzaletasunrena, gure erriaren antsi eta kutixiena...

Eta azkenik, bizitzaren malda gogorrean, atzerri gorriaren zaplaztako zitala...

Ixaka gurearen irudia erregindu zaigu eta berearekin batera Tolosa'ko bazterrez bete zaizkigu begininiak.

Eta denboraren sakonean aienatuak diran egunen oroitzapena datorkigu eta beroien egalpean itzalgarri izan zitzaizkigun eta zaizkigun pranko izen.

Izen oiek baitira gure gazte denborako zera guzia eta beren altsoan jaio bai ziran amaikatxo amets gozo.

Batzuk Jainkoak emanak ditu; besteak gure arteko dira oraindik...

Joan diranenganako maitasunaz nasirik bizirik diranengan dauzkagu begiak.

Ziaurritz, Irazusta, Muñoa; Laskibar... Biotzean zirt egiten diguten izenak.

Baino gaur gure biotz-begiak bizi diranenganutz dijoaz eta Ixaka'renaz batera Larrañagatar Erramun'en kutixi gozoa sortzen zaigu, Iñurrategirena, Azkue'rena, Zumeta'rena; gure gazte-egun aietan babes eta itzal izan zitzaizkigun ainbat eta ainbaten kutixia...

Badira gure errian arri zar pranko, eta gure basoetan arriak bezin iraungarri diran aritzak.

Arri zar oiek bezelako dira gure zar maitagarri asko, aritz oiek bezelako, zar, sendo, zindo, eta gaur, zar oietako batengana goaz bereziki zorion agurka.

Paris zarretik Buenos Aires eder ortara dijoa zure zorion agurra, Tolosa'ko kalez, mendis eta auzoz nasiriko agurra; zorion-agur bero eta biotzkorra, errimiñez eta oroitzapenez oretutakoa...

Uzturre